XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. UNIBERTSOAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA Sarreran esan dugunez, bada, lehengo kapitulu honetan unibertsoaren sorrera eta izan duen eta izango duen eboluzioaz arduratuko gara, nahiz eta eboluzio horren lerro nagusiak besterik eman ahal ez izan, arlo horretaz arduratzen diren teoriak oraindik ongi desarroilatuak ez daudelako.

Erraza da, bestalde, segidan azalduko ditugun teorien garapenerako gainditu behar diren zailtasunak ulertzea.

Zailtasun hauetako nabarienak aipatuko ditugu agerbidetzat.

Batetik, gaur egun ezer gutxi dakigu unibertsoaren eboluzioak jarraitu dituen pausoez, inolako datu edo ezagumendu esperimental lagungarririk ez dugulako.

Hori dela eta, teoriek ahal den eta hipotesi sinesgarrri eta gutxienekin lan eginez, egun ezagutzen ditugun fenomenoen eta egoeraren azalpena eman behar dute.

Bestalde, ikusiko dugunez, unibertsoaren hasierako urratsak aztertzerakoan materia oso baldintza berezipean zeuden oinarrizko zatikitan banaturik zegoen.

Baldintza hauek ezin dira laborategietan lortu, noski; honela, datu esperimentalen gabetasuna dela eta, desarroilatzeko nahiz egiaztatzeko oso zailak diren teoriekin lan egin beharra dago.

Kapitulu hau, orduan, gaur egun onartuena den teoriaren aipamena eginez bukatuko dugu.